Gaztenpresarekin sortutako negozioak

Gure ekintzaileak

Protagonisten lanari eta ilusioari esker aurrera atera diren proiektuak. Negozioa eratu arteko ibilbide osoan Gaztenpresaren laguntza izan duten enpresak. Ezagutu itzazu!

John’s School

Zerbitzua: ingeles-eskola

Webgunea: www.john-school.com
Gure ekintzaile Juan Ignacioren ideia da John’s School. Haren eskolan, giro erosoa, coola eta oso britisha aurkituko duzu, eta profesionalik onenekin ikasiko duzu ingelesa.

Basque Moonshiners

Zerbitzua: destilategia

Webgunea: www.basquemoonshiners.es
Familia-tradizioa negozio bihurtzea erabaki zuten bi ekintzaileren abentura da Basque Moonshiners. Horrela sortu zen Basmoon, Arabako patatez egindako premium vodka, bost destilaziokoa, kalitateagatik mundu osoan ezaguna.

DULANTZI BIZIKLETAK

Zerbitzua: bizikleten salmenta eta konponketa

Webgunea: www.dulantzibizikletak.com Carlos eta Silvia dira ekintzaileak, Dulantzi herrian (Araban). Bikoteak bizikletak saldu, alokatu eta konpontzeko negozioa jarri zuen martxan, txirrindularitzaren zale asko baitzeuden inguru horretan. Zaletasun zutena bizimodu bilakatu zuten, eta hortik sortu zen Dulantzi Bizikletak.

Xarma Belleza

Zerbitzua: edertasun-zentroa

Webgunea: www.xarmabelleza.com
Gure ekintzaile Amaia Camposen ideia da Xarma Belleza. Bere edertasun-zentroan, Gasteizen bihotzean, askotariko tratamenduak eskaintzen ditu: aurpegikoak, gorputzekoak, laser depilazioa eta abar.

Kuartango sagardotegia

Zerbitzua: sagardotegia

Webgunea:www.kuartangosagardotegia.com
Benito Peciña da Zuhatzuko bainuetxearen ondoan upategia martxan jartzea erabaki zuen ekintzailea. Sagardotegian, menu bikainak dastatu eta museoa bisita daiteke. Museoan, berriz, sagardoa egiteko prozesu guztia erakusten dute.

Angolo di Trastevere

Zerbitzua: sukaldaritza

Webgunea: www.angoloditrastevere.com
Massimo eta Alessandro Duaquanno anaiak Erromatik iritsi ziren Gasteizera, Italiako benetako sukaldaritza Euskadira hurbiltzeko asmoarekin. Beren jatetxean, unean bertan prestatzen dituzte plater guztiak: pasta freskoa, lasagna, haragia, pizza egur-labean…

ERLE ROBOTICS

Zerbitzua: robotika eta dronak

Webgunea: www.erlerobotics.com
Erle Robotics Euskal Herriko startupik berritzaileenetako bat da, zalantzarik gabe, eta, horregatik, David eta Victor tutoreak dira Gaztenpresaren mentoretza-programan.

Yainmo Inmobiliaria

Zerbitzua: higiezinen agentzia

Webgunea: www.yainmoinmobiliaria.com
Mari Carmen Ibañez da Gasteizen higiezinen agentzia irekitzea erabaki zuen ekintzailea. Haren establezimenduan, saltzeko zein alokatzeko higiezinak aurki ditzakezu, eta webgunean ere higiezinen aukera zabala dute, informazio xehatuarekin eta irudiekin.

FARINA JATETXEA

Zerbitzua: jatetxea

Helbidea: Dirección: Urbina Kalea, 5, 01002 Vitoria-Gasteiz, Araba
Franco Gaztenpresara joan zen bere negozioari hasiera emateko laguntza bila. Indargune nagusia etxeko pasta freskoa da, jatetxean bertan egina Italiako tradizioari jarraikiz. Dena dela, euskal gastronomiak ere eragina du kartan; izan ere, euskal eta italiar sukaldaritzak uztartzearen emaitza ezagutarazi nahi dute.

MARA-MARA LIBURUAK

Zerbitzua: liburu-denda

Helbidea: San Frantzisko Kalea, 16, 01001 Vitoria-Gasteiz, Araba
Martak eta Amaiak urte askoko esperientzia zuten liburuaren sektorean, kate handi batean, baina «liburu-etxe» bat sortzeko ametsa zuten, eta Gaztenpresara jo zuten beren proiektua azaltzeko.

Nahi duzu gure ekintzaileetako bat izan?

KoLore Arte Floral​

Zerbitzua: loradenda

Dirección: UrdulizKoLore
Gure ekintzaile Udaneren ideia izan da Arte Floral loradenda. Urdulizen duen lantegian, lore-sorta, lore-apaingarri eta lorategi ezin ederragoak prestatzen ditu Udanek, baita askotariko lore-diseinuak ere, materialik onenak erabiliz.

Sinde Fisioterapia & Osteopatía​

Zerbitzua: fisioterapia-klinika

Helbidea: Paulino Mendivil kalea, 6, 48930 Areeta, Bizkaia
Gure ekintzaile Anderren ideia da Sinde Fisioterapia & Osteopatía. Bere klinikan, egitura-mailako, garezurreko eta erraietako osteopatiako tratamenduak eskaintzen ditu, baita kirol-fisioterapiako tratamenduak, errehabilitazioa eta minari eta estresari aurre egiteko tratamenduak ere.

Amorissimi

Zerbitzua: arropa-denda

Webgunea:: www.amorissimi.es
Alicia Atienza gure ekintzaileak lortu du bere helburua. Joan den apirilean, Amorissimi haurrentzako arropa-denda zabaldu zuen Bilboren erdigunean. Kalitate handiko arropak daude bertan, guzti-guztiak Espainiako lurraldean eginak.

Loreakeri Floristería

Zerbitzua: loradenda

Página web: loreakerifloristeria.es
Gure ekintzaile Erika Sanchezek bere loradenda aurkezten digu. Askotariko lore, landare eta haziak aurkituko dituzu bertan. Aholku ezin hobeak emango dizkizu, zuretzat egokiena den irtenbidea aurkitzeko. Sartu haren blogean; zure loreak zaintzeko aholkurik onenak aurkituko dituzu, eta asko ikasiko duzu.

Pedrusco

Zerbitzua: bitxien diseinua

Webgunea: www.shop.pedrusco.org
Irene Trinado da Pedrusco – Diseño de Joyas ekimena zuzentzen duen ekintzailea. Estudio-lantegia eta showrooma uztartzen dituen espazio bat da. Horri esker, bezeroek bertatik bertara ezagutu dezakete pieza guztien fabrikazio-prozesua.

Txanogorritxu haurtzaindegia Sopela

Zerbitzua: haurtzaindegia

Webgunea: www.guarderiatxanogorritxu.com
La Guardería Txanogorritxu haurtzaindegia Ainhoa Gamarra ekintzailearen ideia da: haurrenganako maitasuna ogibide bihurtzea erabaki zuen. Horrelaxe erabaki zuen Sopelan bere haurtzaindegia irekitzea, instalazio ezin hobeekin.

Singular Ideas

Zerbitzua: garaikurren, elementu korporatiboen eta ekitaldietarako piezen fabrikazioa

Webgunea: www.singularideas.es
Singular Ideas Lemoako estudio-lantegi bat da, Javier Ojeda ekintzailearena. Haren grina elementu paregabeak sortzea da, eta egile-elementuak, elementu korporatiboak eta ekitaldietarako pieza esklusiboak egitea.

Zurekin gozogintza-lantegia

Zerbitzua: gozogintza-lantegia

Helbidea: Gazteluondo nº 5 48002 – Bilbao – Bizkaia
Zurekin gozogintza-lantegia gure ekintzaile Lauraren ideia da. Gaztenpresari esker, bere negozioa sortu du eta kalitate handiko produktuak egiten ditu

Iddtek

Zerbitzua: ingeniaritza

Webgunea: www.iddtek.com
12 urte dira Iddtek sortu zela, ingeniaritzei, bulego teknikoei eta industria-enpresei zerbitzua emateko, ingeniaritza-, diseinu- eta delineazio-beharrak estaltzeko eta bulego teknikoaren berezko eginkizun guztiak egiteko.

Bexclusive Event

Zerbitzua: ekitaldien dekorazioa eta plangintza

Webgunea: www.bexclusiveevent.es
Bexclusive Event emakume ekintzaile baten ideia izan zen, bere zaletasuna lanbide bihurtzeko asmoaren ondorioa. Helburu nagusia da txokoak sortzea, beren ospakizunean zerbait berezia egin eta arrastoa utzi nahi dutenentzat.

BETAGINN

Zerbitzua: hortz-klinika familiarra eta esperientzia anitzekoa

Webgunea: www.betaginn.com
Janire Lópezek argi zuen odontologia-karrerari heldu zion unetik bertatik: karrera amaitutakoan bere hortz-klinika izango zuen. Ideia mamitzeko asmoz Gaztenpresara jo zuen eta bertan eskuratu zituen bideragarritasun-proiektua zehazteko nahiz finantzaketa eskuratzeko laguntza.

Atrampados

Zerbitzua: ihes-gela

Webgunea: www.atrampados.com
Gure ekintzaile José Ángel Magroren ihes-gela da Atrampados. Bilboren bihotzean eta Antzinako Egipton girotuta dagoen ihes-joko honekin tentsioan egongo zara abenturak irauten duen bitartean.

Alfonso Peregrina

Zerbitzua: entrenatzailea

LinkedIneko profila: www.linkedin.com/in/alfonso-peregrina-navarro
Alfonso Peregrina ekintzaileak Gaztenpresara jo zuen, bere zaletasuna lanbide bihurtzeko: saskibaloiko entrenatzaile izatea.

Migas okindegia

Zerbitzua: okindegia

Helbidea: Estartetxe kalea, 11, Leioa, Bizkaia
Lorena Lanchas gure ekintzaileak okindegi bat zuzentzen du; bertan, berak esaten digunez, ogia, pastelak eta maitasun handia eskaintzen ditu. Leioaren erdi-erdian dago, eta bisitatu beharreko lekua da, produktuak dastatzeko.

Tiki-Taka

Zerbitzua: haurrentzako txokoa

Webgunea: tikitakacumplesbilbao.com
Zure txikiak urteak betetzen baditu edo beste edozein ospakizun egin nahi baduzu, Tiki-Taka da leku egokia. Ana Grijalbo gure ekintzaileak oso lokal dibertigarria ireki du, txikienek ondo pasa dezaten jolasean; askariak ere eskaintzen dituzte. Erreserbatu zuzenean webgunean edo deitu telefonoz.

Emotio

Zerbitzua: psikologia enpresan

Webgunea: www.e-motio.es
Zure taldeak enpresan dituen konpromisoa eta inplikazioa arrakasta-adierazle esanguratsuak dira. Zure enpresaren balio estrategikoak eta langileenak bateratzen laguntzen du EMOTIOk, enpresarekiko pertenentzia-, identitate- eta lotura-sentimendua indartzeko.

+ Que Moda

Zerbitzua: joskintza-lantegia

Helbidea: Las Mercedes kalea, 9, 48930 Areeta, Bizkaia
+ Que Moda Ana Valladares ekintzailearen ideia da. Emakumeentzako jantziak diseinatzeko lantegi bat sortzea erabaki zuen, eta hainbat jantzi-mota egitea, silueta guztietara egokitzeko. Gainera, bi solairuko denda du, atelier edo lantegi gisa funtzionatzen duena, bilduma berriak egin eta erakusteko.

Getxo autozinema

Servicio: Autocine

Webgunea: www.autocinegetxo.com
Getxo autozinema Fernando Soigne eta Jaime Castaños ekintzaileen ideiaren ondorioz sortu zen; izan ere, erabaki zuten Bizkaian autozinema bat behar zela, zinemazalerik amorratuenek filmez gozatu ahal izateko, autoaren erosotasun eta intimitatearekin.

Esku Moon

Zerbitzua: osteopatiako masaje-zentroa

Webgunea: www.esku-moon.negocio.site
Gure ekintzaile Begoñaren ideia da Esku Moon. Bilbon dagoen osasun- eta ongizate-zentroa da, eta osteopatia-masajeak ematen dituzte bertan.

Nelson taberna

Zerbitzua: ostalaritza

Helbidea: Gipuzkoa kalea, 21, Portugalete, Bizkaia
Judith ekiteko prest zegoen, eta bere udalerrian, Portugaleten, taberna bat irekitzea erabaki zuen. Gaztenpresak prozesu osoan lagundu dio, negozioa finkatu arte, eta, zalantzarik gabe, emaitza onak izango ditu; izan ere, Judith esperientzia handiko pertsona da, eta gogo handia du bere negozioan lan egiteko.

LUMIERE & LUMIERE

Zerbitzua: bideokluba

Webgunea: www.lumiereylumiere.blogspot.com.es
Iñigo Libanori, gure lehen galderari «baietz» erantzun zioten pertsona gutxietako bati, ondo atera zitzaion. Pentsatu zuen lotura digitalen eta espazio birtualen garai honetan espazio fisiko batek asko zuela eskaintzeko, eta Lumiere & Lumiere sortu zuen.

DANI DE PABLOS

Zerbitzua: argazkigintza

Webgunea: www.danidepablos.com
Dani de Pablos 1997tik argazkilaritzan diharduen profesionala da. 2009ko urtarrilean, David Herranzekin batera lehen enpresa eratzea erabaki zuen, eta Fotografía2 sortu zuten.

Potxolines Haur Eskola

Servicio: Educación

Webgunea: www.potxolines.com
Taldea enpatia, pazientzia eta ilusio handiko pertsona maitekorrez osatuta dago. Familiek beren seme-alabak beste pertsona batzuen esku uzteko behar eta nahi duten konfiantza, naturaltasuna eta gertutasuna eskaintzea da, zalantzarik gabe, eskolaren arrakastaren gakoa. Potxolines Haur Eskola hezkuntza-proiektu paregabea da, eta oso berezia. Bertan, zoriontsuak eta autonomoak izaten ikasten dute haurrek, norberaren buruarenganako konfiantzan eta autoestimu sendoan oinarrituta.

Mahasti Descanso

Zerbitzua: landetxea

Webgunea: www.mahastidescanso.com
Lua eta Joana ekintzaileen ideia da Mahasti Descanso. Atsedenerako eta osasunerako gune bat sortu nahi zuten ahizpek, lasaitasun- eta deskonexio-egun batzuk nahi dituzten pertsonentzat.

RKL Integral

Zerbitzua: ingeniaritza

Webgunea: www.rklintegral.com
Alvaro eta Jose Mari ekintzaileek Gaztenpresara jo zuten ingeniaritza-negozioa aurrera eramateko. Biek ala biek urteetako esperientzia zuten sektorean, eta indarrak batzea erabaki zuten. Horrela ekin zioten ingeniaritza-enpresari, segurtasunaren sektorean.

Laugar Brewery

Zerbitzua: Artisau-garagardoaren egileak

Webgunea: www.laugarbrewery.com
Laugar Brewery Gaztenpresak bultzatutako proiektua da, eta artisau-garagardoa egitea du helburu. Filosofia argi batean oinarrituz, kalitatea lehenesten dute kantitatearen aurretik. Produktuak grinaz, zintzotasunez eta bihotza jarriz egiten dituzte, kalitate goreneko lehengaiak erabiliz.

Gimnasio AKT

Zerbitzua: kick boxinga eta borroka-arteak

Helbidea: San Lorenzo kalea, 5, 48950, Erandio (Astrabudua), Bizkaia
Eder Gomezek eta German Bellotak Gaztenpresa aukeratu zuten bidelagun, kick boxingeko eta borroka-arteetako gimnasioa irekitzeko. Denak hartzen dituzte bertan: txikienak eta helduak

A la lima y al limón

Zerbitzua: emakumeen arropa-denda

Helbidea: San Miguel kalea, 20, 48340, Zornotza, Bizkaia
Jaione eta Aintzane Lejarraga ekintzaileek tokiko negozio baten alde egin dute apustu Zornotzan, eta irrikan daude beren herriko emakume guztiak janzteko.

Zazo liburu-denda

Zerbitzua: liburu-denda

Helbidea: Itsasalde kalea, 40, 48980, Santurtzi, Bizkaia
Monika Villanueva gure ekintzaileak liburu-denda ireki du Santurtzin. Ikasmateriala, aldizkariak eta irakurtzeko askotariko liburuak aurkituko dituzu bertan.

Don Jimeno, urdaitegia eta harategia

Zerbitzua: urdaitegi-harategia

Helbidea: Gurutze auzoa, 38, 48006, Bilbo, Bizkaia
Santi Jimeno ekintzaileak sortu zuen Don Jimeno urdaitegi-harategia, eta negozioa Bilboren bihotzean irekitzea erabaki zuen. Haren dendan, primerako kalitatea duten haragizko produktuak aurkituko ditugu.

Ana Dedal, Costura Meeting Point

Zerbitzua: joskintza-lantegia

Webgunea: www.anadedal.com
Joana Mateo ekintzaileak Bilboren erdigunean joskintzaren eta puntuaren zaleentzat lantegi bat sortzea erabaki zuen. Haren helburu nagusia da jendeak tarte on bat pasatzea, eta eskuz egindako lana berreskuratzea.

Mundo Idiomas

Zerbitzua: hizkuntza-eskola

Webgunea: www.mundoidiomaserandio.es
Tamara Pinto gure ekintzaileak lanpostu segurua utzi eta bere ametsa betetzea erabaki zuen. Bere hizkuntza-eskola zabaldu du Erandion, eta, bertan, hizkuntza-zerbitzu integralak eskaintzen ditu.

Maikala

Zerbitzua: sukaldaritza

Webgunea: www.maikalabilbao.com
Maikala bilbotar ekintzaile baten ideia da. Marta Ibañez de Maezturen asmoa zen artisau-tarten errezeten zapore tradizionala berreskuratzea, eta tarta eta pastel gozo-gozoak egitea.

HONTZA-EXTREM

Zerbitzua: abentura-parkea

Webgunea: www.hontzaextrem.com
Euskal Herriko abentura-parkerik handiena da, eta desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat egokituta dagoen bakarra.

LU:LA BILBAO

Servicio: Boutique de moda

Web: www.lulabilbao.es Dirección: Iparraguirre Kalea, 36, 48011 Bilbao, Vizcaya Teléfono: 944 70 37 09
Marta Gutiérrez, acudió a Gaztenpresa para asesorarse y comenzar su negocio con toda la ayuda posible. Lu:la es un proyecto muy personal, que lleva este nombre como homenaje a alguien muy querido.

Nahi duzu gure ekintzaileetako bat izan?

Basque Surf Photo

Zerbitzua: kirol-argazkigintza

Telefonoa: 673 571 971
Dirección: Donostia
Joseba Bontigi argazkilari gogotsua da, eta trebetasun handiarekin egiten ditu kirol-argazkiak. Gaztenpresan haren jardueraren garapenean laguntzeko aukera izan genuen.

Mapa Verde

Zerbitzua: sukaldaritza

Helbidea: Jose Miguel Barandiaran kalea, 22, 20013, Donostia, Gipuzkoa
Maitane eta Patrizia ekintzaileek Donostiako Zurriola hondartzaren aurrean kafetegi begetariano txiki bat irekitzea erabaki zuten. Kalitatezko produktu naturalak erabiltzen dituzte, eta janari begetarianoa koloretsua eta alaia izan daitekeela erakutsi nahi dute.

ERROTEK

Zerbitzua: galdaragintza

Webgunea: www.errotek.es
Lau ekintzailek enpresa bat sortzea erabaki zuten, bezeroei zerbitzua emateko. Enpresa hori negozio errentagarri bat da gaur egun: Errotek galdarategia (Lezo, Gipuzkoa).

Nouvelle Rue ile-apaindegia

Zerbitzua: ile-apaindegia

Helbidea: Easo kalea, 33, 20006, Donostia, Gipuzkoa
Sandra Rebate gure ekintzaileak ile-apaindegia ireki zuen Donostian, Gaztenpresaren laguntzarekin. Ilusioaren ondorioz sortutako proiektu berria abian jartzea lortu du.

Veggie Begi

Zerbitzua: elikadura

Helbidea: Heriz pasealekua, 12, 20008, Donostia, Gipuzkoa
Jaione Gonzalez ekintzaileak produktu beganoen saltokia ireki zuen Gipuzkoan, eta horren berri eman nahi izan zion munduari. Produktu-aukera zabala eskaintzen du: biologikoak, glutenik gabeak, beganoak, laktosarik gabeak eta arrautzarik gabeak.

BUZZKO Marketing Online

Zerbitzua: online marketina

Webgunea: www.buzzko.com
Bi ekintzailek web-diseinurako eta online komunikaziorako agentzia bat sortu zuten, beren indarrak batu, arriskatu eta lan, izapide eta bilera asko egin ostean. Horixe da Buzzko enpresaren historia, baina, batez ere, bi sortzaileen historia: Irati González (Donostia, 1985) eta Maialen Fernández (Donostia, 1985) ekintzaileena. Tandem ezin hobea osatzen dute, eta, bost urtez buru-belarri lan egin ostean, guztiz finkatutako proiektua dute esku artean.

Kañabikaña

Zerbitzua: garagardo-denda

Webgunea: www.kainabikaina.com
Oier Aristizabal Juaristiri (Oiartzun, 1978) grina dario garagardoaz hitz egiten duenean. Zuzenbidean lizentziaduna da Oier. Errusiatik ekarri zuen bere negozio-ideia, eta Gaztenpresari esker jarri zuen martxan. Orain sinetsita dago artisau-garagardoa Donostiako turismo-erakargune bihurtuko dela aurki.

Estudio Pilates Donostia

Zerbitzua: Pilates metodoa

Webgunea: www.estudiopilatesdonosti.com
Taniak eta Marisak azaldu digutenez, arnasketaren erabileraren eta gorputzaren «ardatzaren» (bizkar barrenaren, ipurmasailen eta abdominalen) kontrolaren arteko loturan oinarritutako metodoa da Pilates. Garrantzi handia ematen zaio gorputzaren alde hori egonkortzeari, bizkarrezurra sendotzeko eta gorputz-lerrokadura egokia lortzeko.

Gaztenpresaren Gipuzkoako Batzordea

Zerbitzua: gizarte-lana

Helbide elektronikoa: mtrueba@gaztenpresa.org Helbidea: Antonio Maria Labaien kalea, 14, 6-B, 20009, Donostia, Gipuzkoa Telefonoa: 943472096
GGaztenpresak probintzia guztietan ditu boluntarioak. Irudian, Gipuzkoako Batzordea ageri da.

Ausartu ekitera!

Galdetu

Puedes realizarnos cualquier tipo de consulta o sugerencia rellenando el siguiente formulario, te responderemos en la mayor brevedad posible.