Ausartu zaitez ekitera, eman lehen pausoa

Negozio bat al duzu? Hobeto joan dadin nahi al duzu? Nahi al duzu guk laguntzea?

Aplikazio honek zure negozioaren egoera aztertzen du, hobetzeko arloak antzeman eta horien arabera ekintza-plana landu eta hobekuntzak gauza ditzazun.

Azterketan eta ekintza-planean gehiago sakondu nahi baduzu, gure teknikariak zain dituzu Gaztenpresan.


Zer egin dezakezu aplikazio horrekin?

     • Zure negozioaren egoera aztertu
     • Zure negozioan hobetu beharreko arloak bilatu
     • Antzemandako hobekuntzak gauzatzeko ekintza-plana landu


Hobekuntza-plana lantzen hastea erraza da: erantzun zintzotasunez aplikazioko galderei, negozio-ereduaren arloak ebaluatu eta hobetzeko aukera duten haiek antzemate aldera.

Horretarako, business model canvas erabiliko dugu, gure egoera modu oso grafikoan ikusteko aukera eskainiko diguna.

Canvas Model Business

Galderak erantzuten joan ahala negozio-ereduaren arloak koloreztatuz joango dira, eta bukatzean, hobekuntzak egiten joateko lan-plana eskuratuko duzu. Zuk ezagutzen duzu ondoen zure negozioa eta izan ditzakeen aukerak; horregatik, hobekuntza-ekintzak zuk bilatu beharko dituzu, guk prozesu horretan gidatu eta lagunduko dizugu, besterik ez. .

Zuk ezagutzen duzu ondoen zure negozioa eta izan ditzakeen aukerak; horregatik, hobekuntza-ekintzak zuk bilatu beharko dituzu, guk prozesu horretan gidatu eta lagunduko dizugu, besterik ez.

Aplikazioa benetako lan-koadernoa da, eta atal bakoitzean, zure erantzunen arabera, nola lan egin adieraziko dizugu, eta baita zure negozioa hobetzeko zer egin ere.

Animatuko al zara?

Aurrera, ba. Eta ez ahaztu Gaztenpresako teknikariak zure esanetara dituzula, behar duzunerako.

Egin Ekintzaileentzako testa